Maialen Daguerre
Rencontre avec Maialen Daguerre, bascophone et étudiante à l'Estia.
Egun on Maialen ! Jakin nahi nuke non eta noiz sortu ziren, eta zenbat urte dituzun ?
Egun on ! Pauen sortu naiz 1999ko azaroaren 12an eta hogeita bat urte ditut. (mila bederatzi ehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabian). Nire bizilekua Xiberoa izanki.
Non bizi zira eskola denboran? Eta praktika / aprendiz denboran ?
Eskolan denboran eta aprendizgo denboran Baionan kokatua den apatamendu batean bizi naiz. Baionan apartamendu bat atxeman nahi nuen eskola eta enpresaren artean izaiteko. Jakinez, eskola Bidarten kokatzen dela eta enpresa Hastinguen dudalako.
Zein eskolatan zure ikasketak egiten dituzu ?
Nire ikasketak ESTIA ingeniari eskolan egiten ditut. Eskola Bidarten kokatua da, autopistatik hurbil. Eskola hau hirueleduna da zeren hiru hizkuntzetan maila ona lortu behar baita. Hiru hizkuntza horiek dira : ingelesa, española eta frantsesa.
Zein dira zure aisialdiak ?
Sei urtetatik geroz, euskal dantza egiten dut. Zehazkiago, zamaltzain naiz Ezpeizeko xiberotar dantza talde batean. Bestalde, astean behin lasterkatzera joaten naiz. Ondotik, saxofonoa jotzen dut Donapauleko musika eskolan eta Les Mixains banda taldean, duela zazpi urte hasi dudala eta plazer handiarekin egiten dudan aktibitatea da. Nahiz eta denbora honetan aisialdiak geldituak diren, etxean saxofonoa jotzen segitzen dut.
Estia aitzin zer ikasketa egin duzu ?
ESTIA aitzin baxo zientifiko bat ukan dut Sohutako lizeoan, Xiberoan. Gero, DUT Diploma Unibersitario Teknologiko bat lortu dut logistika eta garraio kudeaketa arloan, titulu hori bi urtez eskuratu dut. Hori eta gero, lizentzia profesional bat egin dut urte batez logistika aeronautikan, jakinez azken urte honetan Angeluko Dassault Aviation enpresan aprendiz nintzela. Duela lau hilabete orain, ESTIA eskolan sartu naizela, eta orain ene ikasketak segi ditzaket.
Zergatik ESTIA hautatu duzu ?
Alde batetik, ESTIA eskolaren hautua egin dut jakintza teknikoak irabazteko, ikasteko, ukateko, baita kudeaketa jakintzak irabazteko ere. Orokorki, bilakatzeko ingeniari diziplinatua arlo ainitzetan. Bestetik etxearen ondoan izateko ere bai, Estia hautatu dut.
Zer ikasi duzu ESTIAn eta praktika denboran enpresan?
Mementoko ESTIAn ikusitako ikasgaien artean hauek badira elektronika, informatika eta mekanikaren oinarriak. Aprendizaren aldetik, Patatam enpresan egiten dut, Hastingues-en kokatua den bigarren eskuko jantzi enpresa bat da. Horrek erran nahi du, jantziak saltzen dituzte, bereziki, supermerkatuetan. Aprendiz denboran, automatizazio eta robotizazio proiektu berri batean lan egiten dut. Hain zuzen ere, enpresak soluzio teknologiko bat erosi eta martxan emanen du. Lekuratze horrentzat, datu-baseak egin ditut SQL programazio hizkuntza erabiliz. Batez ere, dirulaguntza txostenak idatzi ditut, baita ere prozesuak berridatzi.
Zein dira zure etorkizunerako lan asmoak ?
Nire etorkizuneko lan asmoak ondokoak dira : lehen bai lehen, nahi nuke helburu ekologiko bat duen enpresa batean lan egin zeren eta etorkizunean eta gaur egun beharrezkoak diren baldintzak baitira. Aldiz, ez dakit zehazki non edo zer lan egin nahi dudan.
Zer aktibitate mota egiten dituzu ESTIAn ?
Gaur egun ez dut aktibitaterik egiten ESTIAn, gaur egungo egoerak debekatzen baitu. Bainan, posible balitz, lagunekin kirola egitea ideia ona litzateke. Baita ere ateratzea edozein aktibitate egiteko.
Zein dira zure aholkuak ESTIAn etorri nahi duten gazteei zuzenduak ?
Ene aholkuak ESTIAn sartu edo etorri nahi duten gazteentzat dira : lehenik, ikasle motibatua izatea, erran nahi baitu, lortzeko gogoa duena. Ondotik, interesatua izatea eta talde lanak maitatzea. Azkenik, pertsona jitea den bezala sinpleki !
Espero konfinamendua laster bukatuko dela gure ikasketen gozatzeko eta ikaskideen ezagutzeko !